| 
  • This workspace has been inactive for over 11 months, and is scheduled to be reclaimed. Make an edit or click here to mark it as active.
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • Work with all your cloud files (Drive, Dropbox, and Slack and Gmail attachments) and documents (Google Docs, Sheets, and Notion) in one place. Try Dokkio (from the makers of PBworks) for free. Now available on the web, Mac, Windows, and as a Chrome extension!

View
 

"Eten digitala"

Page history last edited by Mirari 13 years, 1 month ago
"Eten digital"a kontzeptuak, modu desberdinetan definitzen duten arren, orokorrean, herrialde (aberats eta pobre) eta gizataldeen (arraza, etnia, jenero, bizilekuaren) artean informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) alorrean dagoen aldeari egiten dio erreferentzia, horiek lortzeko aukera, gailuen kalitate eta erabiltzeko gaitasunen inguran batzuen eta besteen artean dauden desberdintasunei eta hori ekartzen ari den haustura sozio-ekonomikoari, hain zuzen ere. Hau da, IKTak erabiltzeko aukera daukatenen eta ez daukatenen edo, aukera izanda ere, horiek erabiltzen ez dakitenen artean eta, ondorioz, ezagutza eskuratu ezin dutenen eta beste batzuen menpe geratzen ari direnen eta menperatzaileen artean dagoen etena, aldea edo haustura adierazteko erabiltzen da termino hau.
Izan ere, gaur egun, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek (ordenagailuak, telefono mugikorrak, internet...) ikaragarrizko indarra hartu dute. Alabaina, horiek ez dira toki guztietan berdin hedatu. Horen adibide da, "Internet World Stats" (2.005) aren arabera, 985 milioi internautatik, %70a herrialde garatuetan egotea. Are gehiago, Europa eta EE.BBek 500 milioi erabiltzaile biltzen dituzte, kontinente afrikar osoan, 4 milioi baino ez dauden bitartean. Gainera, teknologia horien kalitatearen eta erabiltzeko gaitasunaren inguruan ere, desberdnitasun nabariak daude. Egunotan, "analfabeto digitalak" daudela esan daiteke (horrek, gainera, bestelako ondorio sozio-ekonomikoak ere badakartzalarik). Horrela bada, estatu eta gizataldeen artean lehendik existitzen ziren elikadura, osasun, baliabide ekonomiko eta hezkuntza (besteak beste) arloko aldeez edo desberdintasunez gain, teknologia berrien erabilera eta ezagupen mailako aldea edo haustura ere badago orain, guztiek ez baitute horiek eskuratzeko aukerarik edo erabiltzeko gaitasunik eta, honek, era berean, ezagutzak eskuratzeko aukerarik gabe utzi eta haustura ekonomiko eta soziala ere ekarri du. Fenomeno hau, digitalizazioak eragindako herrialdeen eta giza taldeen (arraza, etnia, klase sozial eta bizilekuaren) arteko desberdintasun edo haustura berri hau, "eten digital" izenaz ezagutzen da.
Terminoa ingeleseko "digital divide" hitzetik dator eta Clintonen gobernuaren garaian zabaldu zen. Hala ere, ezin daiteke beronen asmatzailea nor izan zen zehaztasunez esan. Batzuek, Simon Moores izan zela baieztatzen dute, beste hainbatek, Lloyd Morriset hartzen dute aitzindaritzat. Izan ere, azken hau izan zen lurralde, arraza, etnia, klase eta jeneroen arteko desberdintasunak bere horretan jarraituz gero, EE.BBetan "konektatutakoen" eta "konektatu gabeen" artean sortuko zen hausturari erreferentzia egiteko hitz hau erabili zuen lehena.
"Eten digital"az gain, egun bizitzen ari garen errealitate hau deskribatzeko, honako termino hauek ere erabiltzen dira: "fractura digital" (haustura digitala), "estratificación digital", "divisoria digital", "brecha inforcomunicacional" edo "abismo digital", beste batzuen artean. Alabaina, gehienetan, "eten digital" hautatzen da, suabeagoa baita.
Nolanahi ere, "eten digital"a edo eremu digitalean dagoen haustura, alde edo desberdintasun hori, etengabe bilakatuz dabilen gertakizun bat dela ere aipatu beharra dago. Hots, ez da estatikoa: teknologiak garatu egiten dira, zabaldu, berrikuntzak gutxi batzuen eskuetara iritsi...eta, horrela, "eten digital"a ere aldatuz doa.
Hala ere, lehen esan bezala, ondorio sozioekonomiko latzak ekartzen ari dela baiezta daiteke, giza talde batzuen eta besteen arteko elkarmenpekotasunezko harremanak handitzea eragiten baitu, batzuk aukera eta gaitasun gehiago dituztelako eta, horrek, ekonomikoki garatu eta beste arlo batzuetan jada existitzen diren "etenak" edo aldeak areagotzen baititu.
Azkenik, "eten digital"ari buruzko azalpen honekin bukatzeko, berau murriztu edo desagerrarazteko egin daitezkeenak bilduko ditugu. Horrela bada, askok, weberako sarrera guztioi ahalbidetzea eta, are gehiago, gutariko bakoitza internetera konektatzeko aukera eskaintzen duen ordenagailuz hornitzea ikusten dute irtenbidetzat. Era berean, honek, gainontzeko "eten" guztiak desagerraraziko dituela ere pentsatzen delarik.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.